ZIZTU UNIBERTSITATE ELKARTEA

Ziztu bizian eramango zaitugu zure unibertsitate zentrora!

HELBURUAK

Ziztu Unibertsitate Elkartea 2023an sortu zen, EAEko unibertsitate-zentroen eta Urola bailarako (Azkoitia, Azpeitia, Zestoa, Zumaia) eta Debako (Mendaro, Elgoibar) udalerrien arteko garraio-zerbitzua kudeatu eta sustatzeko. Hori guztia bazkideen mesedetan eta irabazi asmorik gabe.

2023-24 ikasturtean Urola-Bilbao/Leioa zerbitzua egiteko, Ziztu Unibertsitate Elkarteak Aldalur konpainia kontratatu du, 25 urte baino gehiago baitaramatza zerbitzu hori ematen.


Bus-geltokia-liburutegia-Azkoitia
"Liburutegia" autobus geltokia - Azkoitia