Ziztu Elkartearen tarifei, alta berriei eta kontaktuari buruzko informazioa.
Tarifak 26-27
Deskargatu tarifak PDF formatuan.
Tarifak deskargatu
Alta berriak · Jarraibideak
Izena eman nahi baduzu, jarraitu hurrengo argibide hauek:
- Aukeratu bazkideentzako tarifa bat.
- Bete ezazu inskripzio inprimakia ordenagailuz. Ziurtagiri digitala izanez gero, sinatu digitalki; bestela, inprimatu, sinatu eta eskaneatu. Inprimakia sinatuz gero, elkartearen araudia onartuko duzu.
- Bidali hurrengo dokumentazioa ziztuelkartea@gmail.com helbidera. Mezuaren gai atalean jarri: “Alta - Bazkidearen izen-abizenak”.
- Inskripzio-inprimakia, bazkidearen datuekin beteta; ez guraso edo arduradunaren datuekin.
- NANaren argazkia bi aldeetatik.
- Dagokion ziurtagiria, familia ugarikoa edo ezgaitasuna izanez gero.
- Elkarteko karneta egiteko karnet motako argazkia; bestela, NANekoa erabiliko da.
- Bidalitako informazioa aztertu ondoren, Ziztu Elkarteak bazkidetza baieztatuko dizu eta ordainketa egiteko informazioa bidaliko dizu.
Noizbehinkako bidaiak
Ziztuk noizbehinkako bidaiak eskaintzen dizkie Urolatik Bilbora edo Leioara noizean behin joan nahi duten pertsonei.
- Irakurri noizbehinkako tarifaren xehetasunak.
- Idatzi ziztuelkartea@gmail.com helbidera gutxienez 48 ordu lehenago.
- Ahalik eta lasterren erantzungo dizugu plaza librerik dagoen baieztatzeko eta ordainketa egiteko jarraibideak emateko. Noizbehinkako bidaiaren ordainketa transferentziaz edo Bizum bidez egingo da bidaia baino lehen. EZ dago autobusean bertan ordaintzeko aukerarik.
Oharra: noizbehinkako bidaiak ez du diru-laguntzarik jasotzen.
Zalantzak
Gure tarifei, elkartean izena emateko prozedurari edo bestelako informazioari buruzko zalantzarik baduzu, idatzi helbide honetara:
ziztuelkartea@gmail.com