Helburuak
EUSZIZTU Unibertsitate Elkarteak autobus zerbitzua eskaintzen du egunero Urola bailarako herrietatik (Azkoitia, Azpeitia, Zestoa, Zumaia) eta Debatik (Mendaro, Elgoibar) Bizkaiko unibertsitate publiko (UPV/EHU) eta pribatuetara (Deustu). Gipuzkoako erdigunea Deustu, Sarriko, Bilboko Ingeniaritza Eskola eta Leioako campusekin lotzen du ZIZTUk. Zerbitzu hau Bilbora eta Leioara joan nahi duten pertsona guztientzat (ikasleentzat eta ikasle ez direnentzat) dago eskuragarri.
Ziztu Unibertsitate Elkartea 2023an sortu zen, EAEko unibertsitate-zentroen eta Urola bailarako (Azkoitia, Azpeitia, Zestoa, Zumaia) eta Debako (Mendaro, Elgoibar) udalerrien arteko garraio-zerbitzua kudeatu eta sustatzeko. Hori guztia bazkideen mesedetan eta irabazi asmorik gabe.
Zerbitzu hori eskaintzeko, ZIZTU Elkarteak Gipuzkoako Foru Aldundiaren (Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentua) diru-laguntza jasotzen du, baita hainbat udalen (Azkoitia, Azpeitia, Mendaro, Zestoa eta Zumaia) eta UPV/EHUren babes instituzionala ere. 2025-26 ikasturtean Urola-Bilbao/Leioa zerbitzua egiteko, Ziztu Unibertsitate Elkarteak Aldalur konpainia kontratatu du.